Artzain-manta gisa egina, gudariaren ekipamendu militarrerako baliatu zen.
Bilduma programaren barruan, lau hilean behin, museoaren bildumako pieza, elementu edo objektu bati eskainitako erakusketa txiki monografiko bat eskaintzen du Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoak, haren funtzioa, ezaugarriak eta garrantzia ezagutzera emateko. Hala, ekainera arte, museoa bisitatzen dutenek esanahi historiko handiko pieza bat ikusi ahal izango dute: Vicente Porto Paul gudariaren manta.
1936ko Gerra Zibilaren testuinguruan Eusko Jaurlaritzak eratutako armada milizianoaren batailoietako bateko gudaria izan zen Vicente, zehazki, EAE/ANV 1 Olabarrikoa. Izan ere, 1936an herri-armada mantaz hornitzeko, Eusko Jaurlaritzak hainbat enpresa erabili zuen mantak ekoizteko, besteak beste, La Encartada SA. Oinarrizko manta horiek aukeratu zituzten, artzain-manta gisa ezagunak, eta oraindik fabrikan kontserbatzen diren Ninet ehungailu katalanetan egin ziren.
Artzain-manta gisa egina, Vicente Porto Paul gudariaren ekipamendu militarrerako baliatu zen. Gerra amaitutakoan, Vicenterekin batera etxera bueltan joan zen, eta hainbat hamarkadatan lisatzeko oinarri gisa erabili zuten. 2007an, Vicenteren familiak museoari eman zion dohaintzan. Museoan, orain, hura fabrikatu zuten pertsonen eta makinen memoria gisa ageri da, baina bai eta gerra-agertokian lagundu zion gizonaren lekukotza gisa ere. Manta bat, ondare industrial eta beliko baten ikur eta eredu gisa, baina, batez ere, bizitza-ikurra.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian