Apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean 37 emanaldi eskainiko ditu zikloak. Zortzi film laburrek osatzen dute aurtengo bilduma, 2023. urtean zehar ekoiztutakoak dira denak eta egungo euskal zinemagintzaren erakusgarri aparta osatzen dute. Urtero bezala, aurtengoan ere hainbat zuzendarirekin solasaldia egiteko aukera izango da emanalditan.
Apirilaren 12an abiatuko da aurtengo Laburbira zikloa, Bergaran, eta Maiatzaren 12an amaituko da, Markina-Xemeinen eskainiko den emanaldiarekin. Orotara, 35 herritan ikusi ahal izango da zortzi filmez osatutako bilduma ikusgarri hau. Egutegi osoa Laburbiraren webgunean dago ikusgai.
Film horietako asko dagoeneko ibilbide oparoa egindakoak dira mundu zabaleko zinema festibaletan. Hauexek dira, hurrenez hurren: Dena asmatuta dago (Jone Arriola); Katalinaren zoria (Guillermo Ordas); Erro (Amaia Lejarreta); Babesa (Ander Iruretagoyena); Mundu berri bat (Mikel Alvarez); Zirrara (Ane Cuesta); Talkak (Ilune Diaz eta Jordi Nuet) eta Betizu buru (Kim Maiteny Munoa).
Antolatzaileen esanetan, “gaur egungo euskal zinemagintzaren erakusgarri aparta da Laburbiraren XXI.edizioko film labur sorta. Eta eduki zein estiloz denetariko lanez osatuta dagoenez, euskal sortzaileen lanez gozatzeko aukera emango die herritarrei”.
Izan ere, eta urtero bezala, aurtengoan ere hainbat zuzendarirekin solasaldia egiteko aukera izango da emanalditan.
Laburbiraren aurtengo edizioari buruzko informazio osoa esteka honetan jarri dute ikusgai.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian