Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jairik handiena izango da aurtengoa, bi gune gehiago eta eszena berri bat izango baititu. Bertan bildutako dirua Beskoitzeko ikastola berria eraikitzeko izango da.
Beskoitzen egindako aurkezpenean eman dituzte antolatzaileek aurtengo Herri Urrats jaiaren xehetasunak. 2024ko edizioa maiatzaren 12an izango da eta berritasun handiekin datorrela iragarri dute: eszena berri bat (Gipuzkoa gunean) eta bi gune berri (Bizkaia eta Kei).
Egun osoko egitarau oparoa prestatu dute eta nabarmendu nahi izan dutenez, “ez dira animazioak faltako”. Hemen gunez gune Herri Urrats eguneko egitaraua:
Nafarroa Berria gunea: Basapiztiak, Mister Xaguak, Zetkin, Delirium Tremens, Muga Zero (Maketa Lehiaketako irabazlea), Esne Beltza eta Leihotikan.
Araba Berria gunea: Haizea Arrosa, Mutxikoak, Niko Etxart, Bele, Neomak, Nogen eta Holako Deluxe.
Gipuzkoa gunea: Bertsolariak (Amets Arzallus, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Unai Agirre. Xalbat Alzugarayren gidaritzapean), Baiona Kantuz, Etxepe, Pisso OPH, Eire eta DJ Bull eta Elepunto.
Xiberua gunea (dantza gunea): Estitxu Robles eta Dantzaz, Neskena, Brilili Banda, Ortzadar eta Erregetxopitak eta Los Chancaires.
Lapurdi gunea: Zapiain Sagardotegia, Zikiroa, Kuxkutu. betalde, Mantangorri eszenan Gurashow, Pontx eta Eidaberen Gora Bihotzak haurrentzako ikuskizunak taularatuko dituzte.
Baxe Nafarroa gunea: Erronka Nazionala.
Bizkaia gunea (Gune berria): Umeentzako puzgarriak.
Kei gunea (gune berria Kattalin Elizalde kolegioan): Pilota partidak goiz osoan.
Horretaz gain aintziran zehar: joaldunak, Elektropottotte, Elektrotxorongo, Gaitistan izango dira, besteak beste.
Antolatzaileen esanetan, “ongi pasatzeko aukera ederra izango dugu maiatzaren 12an eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatuko dugu lau haizetara, ortzadar erraldoi bat margotuz aintziran”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian