Proiektuaren eramaileek euskara gelatik atera eta hizkuntzaren alde ludiko eta informala eskaini nahi izan diete haurrei, hizkuntzarekiko lotura afektiboa eraikiz.
Marie Slush ilustratzaileak Zenbat dugun kontatzeko! mapa ilustratua sortu du Euskal Haziak, Seaska, Ikas Bi, Biga Bai eta Euskal kultur Erakundearen eskutik. Egitasmoak, familia giroan, Euskal Herriko lurraldearen ezagutzan, kulturan eta historian sakontzea, euskara ikasgelatik ateratzea eta haurrei hizkuntzaren alde ludikoa eta informala eskaintzea ditu helburu, hizkuntzarekiko lotura afektiboa eraikiz.
Maparen milaka ale argitaratu dituzte jada, eta Ipar Euskal Herriko ikastola eta eskola elebidunetan banatzeko asmoa dute. “Afixak Euskal Herriko mapa ludiko bat erakusten du, gure euskal kulturaren aberastasuna adierazteko. Haurrak zazpi probintzietako herriak, hiriak, ibaiak, mendiak, berezitasunak deskubritzen ahal ditu, jostatuz”, adierazi dute.
Hala, Euskal kulturari lotutako hainbat joko proposatzen dira mapan: enigmak asmatu, hitz ezkutuak aurkitu, galderei erantzun edota pertsonaiak atzemateko aukera dute haurrek. Elkarteek nabarmendu dutenez, “ez da eskoletan edo etxeko paretan jartzen den afixa soila: haurrak, gurasoen bitartez, joko, asmakizun eta galderei erantzun beharko die! Horren osagarri, QR kodea afixaren alde batean kokatu dute: horri esker bertze hamaika jakitate lortzeko parada izanen da”.
Proiektuaren eramaileek euskara gelatik atera eta hizkuntzaren alde ludiko eta informala eskaini nahi izan diete haurrei, hizkuntzarekiko lotura afektiboa eraikiz. Izan ere, “gurasoen rola garrantzitsua da haurren euskalduntzean, ikastetxetik kanpoko euskararen erabilpena ahalbidetzen baitute”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian