Lezoko Gurutze Santuaren plazara hurbildu gara oraingoan. Bertan Urtzi Urkizu kazetaria dugu zain. Argitaratu berri duen Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero liburuaren aurkezpen-elkarrizketan parte hartuko du Oihana Iguaranekin. Aurretik, baina, tartetxo bat egin digu liburuaz hitz egiteko.
Hamahiru atalez osatuta dago liburua. Lehen atalak ETBko lehenengo urteetako pausoak jasotzen ditu. Hala ere, liburuak ez du orden kronologiko bat jarraitzen, iazko martxotik urrira bitartean egin zituen elkarrizketak baliatu ditu gaiak lantzeko, baina tarteka hemerotekara ere jo du.
Ondorio zehatz bat ateratzea zaila dela dio kazetariak, “baina 2.030 urtera begira ETBk estrategia bat duela ikusten da. Hala ere, Pertzepzioa da ETB urrun dagoela herriak dituen nahietatik, eta euskararen normalkuntzari begira ahalegin handia egin beharko litzateke”.
Egun hauetan elkarrizketa eta hitzaldi ugari izaten ari da Urkizu. Kultur Sharearena, esaterako, hogeita hirugarrena da. Gaiak gizartean interesa piztu duenaren seinale.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian