Edizio honetako gaia (B)egia izango da eta, azokaz gain, ekitaldi, solasaldi eta liburu-aurkezpen ugari izango dira asteburu osoan zehar. Jarduera guztiak Lege Zaharren enparantzan, Modelo aretoan eta Etxezabalan izango dira.
Zarautz literaturaren erdigune bihurtuko da berriro ere maiatzaren 24tik 26ra bitartean. Literaturia bueltan da eta oraingoan ere betiko espirituari eutsiko dio: euskal idazle, argitaletxe eta irakurle gazte zein helduen topagune izatea, eta literaturaz gozatzeko askotariko aukerak eskaintzea.
Aurreko edizioetan bezala, hamaikagarren honek ere euskal literatura sustatzea du helburu. Horretarako, hiru hankatan oinarritzen da jaialdi hau: liburu-azoka Lege Zaharren enparantzan, eta liburu-aurkezpenak, solasaldiak, eta emanaldiak Etxezabalan eta Modelo aretoan.
Edizio honetako gaia (B)egia izango da. Itziar Iruretagoiena jaialdiaren antolatzaileak azaldu duenez, “Begia eta egia hitzekin jolastu nahi izan dugu. Azken finean, begien bitartez jasotzen baitugu egia”.

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian