Ekainaren 30era arte bisitatu ahal izango da erakusketa.
Tomas Sobrino margolari nafarrak Geratzen zaizkigun zuhaitzak erakusketa aurkeztu du Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikineko beheko solairuan. Bere Baztan maitearen paisaietan barnako olio pinturazko ibilbidea urteko hainbat urtarotan, eta itsasoan zein ibaian barna, ohikoak direnak bere lanetan. Argiaren islak, kolore-paleta adierazgarriak eta paisaien naretasunak deskribatzen dute Sobrinoren arte-ibilbide luzean barnako sormen-unibertsoa.
Erakusketa hainbat seriek osatzen dute. Udaberria, Udazkena eta Negua serieetan urtaroen kromatismoa ageri da, eta lau urtaroak izenekoa horien osagarri da, urtearen joanean paisaia bera aldatzen doan proposamena. Marroiak, gorri-horiak, berdeak, urdinak, bioletak edo zuriak urtaro bakoitzaren joana erakusten duten hainbat sortatan ageri dira mihisean. Bere paisaietan ikuslearentzako opari diren zuhaizti eta mendiak, mendi-magal eta bideak dira begiradaren eta koloreen bitartekari. Urtaro bakoitza bihotza zabalik ibiltzeko modua da, baita basi sarriak eta elurrak leundutako adar biluziak dauden tokia ere.
Sobrinoren begirada xehetasun naturalen erdian ere jartzen da, hala nola paisaietan sortzen diren lezka, adarrak edo belarretan, elementu horiek bere pinturaren eta pintzelkadaren muina mantentzen baitute. Itsasoa ere ohiko gaia da, kasu honetan, urdin eta zurien sortarekin, eta erakusten dute olatuak nola hausten diren nabigatutakoa itsasertzean uzten duten klimen joan-etorrian. Baita natura bizi horren islak ere ibaietan, olioaren gainazala hainbat tonutan margotzen duten berde, marroi eta urdinekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian