Gazte emakume artistei aukerak eskaintzea eta inposiziorik gabeko espazioa ematea ditu helburu jaialdiak. MFEST 20:30ean abiatuko da, Falerina Lorategian, Galbaie, Nize eta Viuda taldeen kontzertuekin.
Maiatzaren 17an eta 18an MFEST jaialdiaren zazpigarren edizioa izango da Gasteizen, gazte aisialdiko Gauekoak programak antolatuta. Egitarauak hiru kontzertu, artisautza azoka bat eta bi lantegi jasoko ditu eta jarduera guztiak 16 eta 30 urte bitartekoei zuzenduta egongo dira. Doako sarrera izango duten arren, ekimen batzuetarako izena aldez aurretik eman beharko da.
Hiriko hiru espaziotan egingo dira ekitaldiak: Labe Gazte Laborategian, Santa Maria Plazan eta Falerina Lorategian.
Jaialdia bihar, ostirala, 20:30ean abiatuko da, Falerina Lorategian, Galbaie, Nize eta Viuda taldeen kontzertuekin.
Larunbatean, berriz, Santa Maria plazara egingo du jauzia, bertan artisautza azoka izango da. Hamazazpi emakume artisauk artisautza mota ugari eskainiko dizkiete herritarrei 12:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Labe Gazte Laborategian, bestalde, bi lantegi antolatu dira. Plastiko magikoz egindako Pin lantegia eta spray teknika ikasteko Graffiti lantegia. Tailer hauetan parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute.
Gazteria Zerbitzuak, Gauekoak udal programak, Vital Fundaziok, Aleak eta Gasteizberrik antolatu dute ekimena. “Gazte emakume artistei aukerak eta inposiziorik gabeko espazioa emateko helburuak ditu jaialdi honek”, azaldu du Ana Lopez de Uralde zinegotziak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian