Arabako ordezkari gisa, Amabizka eta Iraide Oinaindia izango dira Arantzako Euskal Herriko Eskolartekoan kantatuko dutenak.
Arabako eskualde ezberdinenetako bertsolari gaztetxoen taldekakoarekin abiatu zen larunbatean XXIX. Eskolarteko finala Aramaion. Gorbeialdeko taldeko sei lagun kamiseta urdinarekin, Lautadako lau lagun kamiseta horiarekin eta Gasteizko zazpi lagun kamiseta beltzez. Taldeko kideen artean ariketa ezberdinetan erakutsi behar izan zuten errimatzeko zuten trebezia eta bi oinetan, lau oinetan, amaiera eta hiru oin emanda, aurrekoak atzekoari eta ofiziotan koplaka ariketei erantzunez aritu ziren. Hiru talde lehian aritu ondoren Gasteizko taldea gailendu zen.
Bat-bateko saioaren unea heldu zen ondoren. Gasteizko Hegoi Amabizka, Urko Lafuente eta Samuel Rodriguez, Trebiñuko June Astegieta eta Aramaioko Iraide Onaindia eta Anitz Abarrategi izan ziren kantuan aritutako finalistak.
Zortziko handian bina bertso kantatu behar izan zituzten lehenik, azterketa, lagun taldeak eta parrandak izan zituzten hizpide. Zortziko txikiaren txanda izan zen hurrena eta umorea eta txispa izan zuten lagun. Bakarka puntuei azkar erantzun ostean, gaiari bertso bat botatzeko ordua izan zen, gai eta helduleku ezberdinetatik eutsi zieten gaiei.
Oihane Perea, Irati Anda eta Peru Abarrategik osatu zuten epaimahaia eta hauek emandako puntuazioaren arabera, ekainaren 15ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko eskolarteko finalean Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia arituko dira Arabako ordezkari gisa.
Aroa Arrizubietak jantzi zion txapela Amabizkari eta urtero txapeldunez txapeldun ibiltzen den egurrezko mikrofonoa ere jaso zuen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian