Epaimahaikideen iritziz, maila handiko lanak aurkeztu dira, eta azpimarratu dute saritutako idatzietan gai originalak jorratzen dituztela gazteek, gogoeta sakonak eta interesgarriak proposatuz. Gainera, aitortu dute testu “landuak” eta “erritmo bizikoak” irakurri dituztela.
Euskaltzaindiak 2023ko Resurreccion Maria Azkue Literatura sariak banatu ditu bere Bilboko egoitzan. Sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi genero saritzen dira Azkue sarietan: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).
Urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak: A mailan, Igone Etxebarria, Jabier Kaltzakorta eta Manu Lopez Gaseni. B mailan, berriz, Amaia Jauregizar, Castillo Suarez eta Patxi Zubizarreta.
Epaimahaikideen iritziz, maila handiko lanak aurkeztu dira, eta azpimarratu dute saritutako idatzietan gai originalak jorratzen dituztela gazteek, gogoeta sakonak eta interesgarriak proposatuz. Gainera, aitortu dute testu “landuak” eta “erritmo bizikoak” irakurri dituztela.
A mailako sariak
Narrazioaren alorra:
Lehen saria: Horma. Egilea: Harriet Mitxelena (Haurtzaro ikastola, Oiartzun).
Bigarren saria: Erantzun baten bila. Egilea: Arhane Martinez (Zubi Zaharra ikastola, Balmaseda).
Hirugarren saria: Izpien dantzaldia. Egilea: Aitor Collado (Koldo Mitxelena BHI, Errenteria).
Olerkiaren alorra:
Lehen saria: Hiria neguan. Egilea: Ibai Maquibar (Herri arte eskola, Errenteria).
Bigarren saria: Maindire kuttuna. Egilea: Liher Larrea (Haurtzaro ikastola, Oiartzun).
Hirugarren saria: Ispilu. Egilea: Intza Mitxelena (Haurtzaro ikastola, Oiartzun).
B mailako sariak:
Narrazioaren alorra:
Lehen saria: Itaxura. Egilea: Josu Arrieta (Lekaroz BHI, Lekaroz).
Bigarren saria: Hotzikara. Egilea: Elaia Garcia (Oteitza lizeo politeknikoa, Zarautz).
Hirugarren saria: Askatasun zorabioa. Egilea: Eneko Garcia (J.M. Iparragirre BHI, Urretxu).
Olerkiaren alorra:
Lehen saria: Garbiketa sakona. Egilea: Naiara Gutierrez (Minas BHI, Barakaldo).
Bigarren saria: Biluzten nauzunean. Egilea: Elaia Garcia (Oteitza lizeo politeknikoa, Zarautz).
Hirugarren saria: Aske. Egilea: Elaia Garcia (Oteitza lizeo politeknikoa, Zarautz).
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian