Artistek betoen kontra daudela diote eta bai Gasteizen eta bai Bilbon konponbidea nahi dutela adierazi dute Bilboko Kafe Antzokian egin duten agerraldian.
Joseba Sarrionandia, Itziar Ituño, Mireia Gabilondo, Ana Galarraga, Santi Antero “Txan magoa”, Eire, Olaia Inziarte, Antton Telleria, Amets Arzallus, Leire Bilbao eta Aroa Arrizubieta dira gaur aurkeztutako gutun irekia sinatu duten kulturgileetako batzuk. “Hainbat artistak eta kultur arloko pertsonak gutun hau sinatzea erabaki dugu Bilboko konpartsetan eta Gasteizko txosna-batzordean zenbait eragileri ezarri zaion debekuak kezkatzen gaituelako. Gu ere jai herrikoien parte garelako eta izan nahi dugulako kezka hori publikoki adierazi nahi dugu, bai eta arazoa konpontzeko bideak zabaldu”.
Herri-jaietako parte izateak eskubide unibertsala izan behar duela diote sinatzaileek, horregatik, ulertezina egiten zaie Luberri konpartsari Bilbon edo GKS-ri eta Etxebizitza Sindikatuari Gasteizen ezarritako betoa. “Nork bere izaera eta aldarriekin, jaiak gozatzeko eta ospatzeko espazioa izan behar luke, elkarrenarekiko tolerantziaz. Elkarbizitza-arauak errespetatuz laguntzeko prest dagoen edozein erakundek izan behar du horretarako aukera. Horregatik, gaurdanik bideak ireki daitezela eskatzen dugu, zentzurik gabeko gatazka bakarrik ekar dezakeen betoa gainditzeko”.
Gutun honen sinatzaileek nabarmendu dutenez, euren esku dagoena egingo dute betoak atzera bota eta aipatu konpartsak eta herri erakundeek Bilbon zein Gasteizen hurrengo jai herrikoietan berdintasunean eta diskriminaziorik gabeko jai giroan eta kultur ekitaldietan parte har dezaten.
Sinatzaileen zerrenda

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian