Epaimahaiak “ipuinaren giro sendoa” baloratu du, ipuin bilduma bat egiteko proiektuarekin batera, eta horretarako Urienek urte amaierara arte izango du lana bukatzeko.
Ainhoa Urien Telletxeri (Abadiño, 1995) egokitu zaio aurten euskarazko literatura sorkuntzako Ignacio Aldecoa Beka.
Epaimahaiak “ipuinaren giro sendoa” baloratu du, ipuin bilduma bat egiteko proiektuarekin batera, eta horretarako Urienek urte amaierara arte izango du lana bukatzeko. Irabazleak 8.000 euroko saria jasoko du.
Lan amaitua Ignacio Aldecoa Literatura Ipuinaren Nazioarteko Jaialdian argitaratu eta aurkeztuko da, 2025eko martxoan.
Urien, gaztea izan arren, hainbat liburu argitaratu ditu eta hainbat sari lortu ditu dagoeneko. Idazle sena betidanik izan du. Umetan irakurzaletasun handia eta idazteko grina erakutsi zituen. Lehenengo ipuina 12 urterekin idatzi zuen, eta Abadiñoko Ipuin Lehiaketako irabazlea izan zen. Gaur egun Anboto astekariko zutabegilea da. Bere lehen liburua 2020an argitaratu zuen Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoa izenburupean.
Bekaren helburua
Iaz sortutako beka formatu honen helburua da euskarazko literatura sorkuntza sustatzea literatura ipuinaren modalitatean, lehiaketa beste formatu batean indartzeko, haren errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta.
Literatura Sarien gainerako modalitateei dagokienez, Ignacio Aldecoa Ipuin Literarioaren Nazioarteko Sariaren 53. edizioan aurkezteko epea amaituta, 325 eskaeratik gora erregistratu dira. Haietatik herena nazioarteko parte hartzaileak izan dira. Bestalde, Ernestina de Champourcin Poesia Lehiaketarako euskarazko eta gaztelaniazko poema bilduma aurkezteko epea zabalik dago oraindik, uztailaren 10era arte.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian