Ekainaren 6an izango da jaialdia Gasteizko Gaztetxean eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Besteak beste, ipuin kontalariak, itzulpengintza tailerra mahai-ingurua idazleekin, kartel erakusketa eta mikro irekia izango dira.
“Ez dugu nahi poesia plastikozko lore bat izaterik. Ez dadila eskaparatean begiratzeko produktu polit bat izan, ezta erabili eta botatzeko klinexa ere. Ez du edertasunaren edo artearen gorazarrerik nahi. Ez du nahi hodeietako printzeen istorioekin burua berotzerik. Ez du best-sellerrik, sari potolorik edo dibertimendu sinple bat izaterik nahi”, aldarrikatu dute sare sozialen bidez Azpimarra irakurle taldeko kideek eta antolatu duten Poesia mailu bat da izeneko jaialdia aurkeztu dute.
Ekainaren 6an izango da hitzordua Gasteizko Gaztetxean eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Besteak beste, ipuin kontalariak, itzulpengintza tailerra mahai-ingurua idazleekin, kartel erakusketa eta mikro irekia izango dira bertan.
Hala, arratsaldeko 18:30ean, esaterako, Joseba Sarrionandia, Martin Bidaur eta Uxue Apaolaza idazleek mahai-inguruan parte hartuko dute.
“Poesia mailu bat dela diogu oinak lurrean dituen literatura nahi dugulako; badakigulako, nahiz eta salto egin, gure desirek baino indar gehiago duela grabitateak. Aldarrikatzen du ondoan duzun ezezagunari begira idatzitako poesia bat, norbere barruak guztionak direla konturatzen dena, gu geu garenari buruzko poesia bat; eta bereziki, izan nahi duguna eraikitzen duena. Aldarrikatzen dugu mailu izan nahi duen poesia, indarrak batuta, itotzen gaituen errealitatea kolpatzen duena”, adierazi dute eta literatura jaialdi hau “artea gure garaian kokatu eta izatea nahi dugunari buruz hausnartzeko elkargune bat izan dadila”, nabarmendu dute.

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian