Fikziozko pertsonaia baten bizitza ezagutuko dugu obra honetan. Hala, feminismoaz, abortatzeko eskubideaz eta beste hainbat kontuz hitz egingo dute taula gainean.
Lau urte luzez mimo handiz lanean aritu ondoren, Aleka antzerki taldeak prest du antzezlan berria. Koltxoi azpian jarri diote izena eta ekainaren 8an taularatuko dute lehen aldiz jendaurrean, Pasai San Pedroko Erti udal aretoan. Bi emanaldi iragarri dituzte egun berean, bata arratsaldeko 18:00etan eta bestea 20.00etan.
Lantaldeak aurreratu duenez, “fikziozko pertsonaia baten bizitza ezagutuko dugu. feminismoaz, abortatzeko eskubideaz eta beste hainbat kontuz hitz egingo dugu antzezlan honetan”.
Hala dio sinopsiak: “2020ko martxoaren 20a da. Pasaman Kaleko bizilagunek bilera dute: Toniri buruz hitz egin behar dute: zaharra da Toñi, bakarrik bizi da eta laguntza behar du pandemiari aurre egin ahal izateko. Errealitatea eta fikzioa nahasten dituen istorio honetan Tonirekin bidaian joango gara bere bizitzan zehar, bere bizilagun xelebreekin batera”.
Antzezlanak, beraz, pandemia garaian du sorburua, protagonistak zaintza behar du eta bere bizilagunak dira lagundu dezaketen bakarrak. “Hemendik aurrera, bizilagunek, Toñiren bizitza ezagutuko dute, eta historian zehar bidaiatuko dugu, Pasaiako Bakailu lehen arrantzaleak, Woodstocken izango gara, Basauriko gertakizunak ezagutuko ditugu…”, azaldu du Alekak.
Aleka antzerki taldea
Antzerki taldea 2018an jaio zen. “Orain arte herri ekimenaren inguruan ibili gara pieza txikiak egiten areto zein kalean, Gau Beltzan, Martxoak 8ko ekimenetan edota Euskaraldian…”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian