Pellokeriak hainbat ipuin laburrez osaturiko kontakizuna da, eta denetan Pello izeneko mutikoa da protagonista. Ipuin horietan zehar hainbat gai agertzen dira, hala nola eskola, familia, bullying-a edota zahartzaroa. Istorio guztietan nabarmentzen dira umorea eta samurtasuna.
Ruben Ruizek idatzitako Pellokeriak izeneko ipuin-bildumak irabazi du 2024ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. Idazle gasteiztarrak jasoko du 3.000 euroko saria, liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko du.
Orotara, hamaika lan lehiatu dira guztira, eta horien artean Ruizek idatzitako ipuin-sorta hautatu du epaimahaiak. Pellokeriak hainbat ipuin laburrez osaturiko kontakizuna da, denetan Pello izeneko mutikoa dela protagonista. Ipuin horietan zehar hainbat gai agertzen dira, hala nola eskola, familia, bullying-a, zahartzaroa eta beste, denetan nabarmentzen direla umorea eta samurtasuna.
Ruben Ruiz 1973an jaio zen Gasteizen eta Nafarroako Basaburuan bizi da gaur egun. Irakaslea da lanbidez, eta hainbat libururen egilea, hala nola Anekdotak haur literatura ipuin-bilduma edo Beti mugan abenturazkoa.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile handi izandako Mikel Zarateren omenez. Garazi Kamiok irabazi zuen saria iazko edizioan Bikini lanarekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian