Hautagaitzak aurkezteko azken eguna uztailaren 4an izango da.
Hamalaugarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean Abbadiako eremuan egonaldia egiteko Iosune de Goñi Garcia idazle, argazkilari eta itzultzaile nafarra hautatu zuten.
Horrez gain, bigarren hilabete bateko egonaldia eskainiko dute Pasai Donibaneko Hugoenean. Egonaldi hau euskal egile guztiei zuzenduta dago. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna uztailaren 4an izango da.
Lau ardatz ditu egitasmoak:
Alde batetik, euskarazko literatura sorkuntza, Euskal Herriko ondare naturala eta kulturala testuinguru gisa hartzea. Literatura formaren hautua librea izango da (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia, erran zaharra, kantua…), eta haur eta gazteei zuzendutako proposamenak baloratuko dira.
Bestalde, topaketa bat egingo da publikoarekin, Hendaian edo Pasai Donibanen, idazleak bere ibilbidea eta gogoeta aurkez ditzan.
Gainera, aurkezpen publiko bat egingo da egonaldiaren ondotik, Hendaian edo Pasai Donibanen, idazleak bere sorkuntza aurkez dezan.
Azkenik, idatzitako lanaren balorazio posible bat egingo da.
Deialdia euskaraz idazten duten egile guztiei zuzenduta dago.
2024ko urriaren eta abenduaren artean, hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean eta beste hilabete batez Pasai Donibaneko auzoaren erdi-erdian kokatua dagoen Hugoenea etxean apartamentu bat beretako izateaz gain, egileak 3.000 euroko diru-laguntza jasoko du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian