Jardunaldiak euskararen gaur egungo egoera eta bilakaera azaltzea eta ikertzea du helburu, alderdi guztiak kontuan hartuz (ezagutza, erabilera, transmisioa, bilakaera demolinguistikoa…), ondoren diagnostiko partekatua osatzeko.
Euskaltzaindiak 2024an, euskara bidegurutzean dago Ipar Euskal Herrian izeneko jardunaldia antolatu du ekainaren 21erako Baionako Herriko Etxean. Akademiak azaldu duenez, “memento garrantzitsu honetan, euskararen alde egiten dena eta ez dena erabakigarriak izanen dira hizkuntza biziberritzen ala etengabe ahultzen den ikusteko”.
Euskaltzaindiaren arabera, euskararen egoera urria da Ipar Euskal Herrian. “Euskaldunen kopuruak dirauen arren (51.500 hiztun 2021ean), euskaldunen ehunekoa etengabe apaltzen doa (% 20 2021ean – % 26 1996an), kanpotik datozen erdaldunen kopuru handiagatik”.
Mintegiak euskararen gaur egungo egoera eta bilakaera azaltzea eta ikertzea du helburu, parametro guztiak kontuan hartuz (ezagutza, erabilera, transmisioa, bilakaera demolinguistikoa…), ondoren diagnostiko partekatua osatzeko.
Euskararen alde lan egiten duten erakunde publikoak, elkarteak eta adituak bilduz, bakoitzaren lana, helburuak, emaitzak, garapenerako mugak eta oztopoak argitara eman nahi dira Baionako jardunaldian. “Diagnostiko errealista horretatik abiatuz, datozen hamarkadetarako helburuak atera nahi ditugu, euskara bigarren mailako hizkuntza estatututik jalgi dadin, euskararen erabilera berpiztu dadin Ipar Euskal Herrian”.
Hona hemen mintegian parte hartuko dutenen zerrenda: Amande Anin (EEPko misio karguduna); Xabier Parrilla (Baionako auzapezordea eta hizkuntza politikaren arduraduna); Maider Behoteguy (Departamenduko kontseilaria eta EEPko lehendakaria); Andde Sainte-Marie (Akitania Berria Eskualdeko kontseilaria); Jon Sarasua (euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea); Titto Betbeder, Elorri Arin Elizagoien eta Peio Jorajuria (Euskal Konfederazioa); Eneko Bidegain (euskaltzain urgazlea eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea); Eneko Gorri (Plazara kooperatibako kidea); Itxaro Borda (idazlea eta euskaltzain osoa); Marie-Andree Ouret (euskaltzain urgazlea eta Bilketa atariaren arduraduna).
Mintegian parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du aldez aurretik (+33) 559 253056 telefono zenbakira deituta edo baiona@euskaltzaindia.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian