Sirenak seriean emakumeak ageri dira Zurriola hondartzako flotazio-lerroan edo horren azpitik. Serie horrek aurkezten ditu mugimendua, indarra, baretasuna eta etengabe aldatzen diren kondizioak.
Iluntzeko 19:30ean, irekiko ditu ateak Casey Laraeren Sirenak erakusketak Okendo Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Zuzeneko musikak emango dio hasiera argazkilariaren arima jasotzen duen erakusketari, Helena Sanchez biolontxelo jotzailearen eskutik.
Larae San Klementeko kostaldean jaio zen, Kalifornian, baina Donostian bizi da 2014az geroztik.
Donostia Kulturaren arabera, “Sirenak seriean emakumeak ageri dira Zurriola hondartzako flotazio-lerroan edo horren azpitik. Serie horrek aurkezten ditu mugimendua, indarra, baretasuna eta etengabe aldatzen diren kondizioak”.
Argazkietako emakumeek urte osoan itsasoko ur hotzetan elkarrekin bainatzeko konpromisoa hartu zuten. Sirena-talde horren ahizpatasunak itsasoan baldintza txarretan barneratzeko behar den segurtasuna ematen die eta gozamena handitzen du, taldean egote hutsagatik.
Serie honek itsaspeko munduaren kontrastea aztertzen du, eta baretasun-une isolatuak itsasoaren etengabeko mugimenduarekin eta emakumeen figuren zatiekin aurkezten ditu. “Itsaspeko irudien lasaitasunak azaleko baldintza aldakorren konplexutasunarekin kontrastatzen du”, dio antolakuntzak. “Egun batetik bestera baldintzak aldatzen direnez, bizitzan bezala, guri poztasun-une txikiez gozatzea dagokigu”.
Urak garunean dituen efektu positiboei buruzko ikerketa batean, Wallace Nichols doktoreak, Blue Mind lanaren egileak, honako hau idatzi zuen: «Ur-masak aldi berean etengabe aldatzen direnean eta berdin jarraitzen dutenean, lasaitasuna sentitzen dugu ezagutzen dugun horrengatik eta zirrara, berria denagatik».
Laraek aldi berean lasaigarria eta zirraragarria den sentsazio hori transmititu nahi izan du.
Erakusketa abuztuaren 23ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era eta larunbatetan eta zubietan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian