Finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gaur aurkeztu du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Azaldu dutenez, “sailkapen fase bizi baten ostean, bertan da Txapelketa: 48 bertsolari ariko dira kantuan. Urretxun hasi eta Donostiako finalera bitartean hamasei saio jokatuko dira. Txapelketan kantuan ariko diren 48 bertsolarietatik 34 bertsolarik udaberrian jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean eskuratu zuten txapelketarako txartela. Gainontzeko 14 bertsolariek duela bost urteko txapelketan eskuratu zuten txartela. Horiez gain, 16 gai-jartzaile eta 15 epaile eta laguntzaile ugari izango dira txapelketan lanean.
Guztira 16 saiok osatuko dute txapelketa, hiru fasek eta finalak: zazpi final-zortziren, bost final-laurden, hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira. Lehen saioa Urretxuko Labeaga aretoan izango da.
Bost urteko hutsunea
Bost urteren ostean heldu da txapelketa, urteurren berezian. Izan ere, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean bezala, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan ere Gipuzkoako lehen-bertso eskolaren 50. urteurrena izango dute gogoan. Gainera, “udaberriko faserako sortu zuen irudiari hirugarren dimentsio bat eman dio Unai Gaztelumendik”, adierazi du bertsozalek.
Saio guztietako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Ohi bezala, Bertsozale Elkarteko bazkideek eta gazteek prezio berezia izango dute sarreretan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian