Julen Adurizek (Ergobia) eta Yeray Lizarazuk ekoiztu dute Ez da betiko, Oiartzungo lokal txiki batean.
Aitor Bengoetxea Bengo musikari oiartzuarrak plataforma digitaletan argitaratu du Ez da betiko, bere lan berria izango denaren bigarren kanta. Aurreko guztiarekin hausten du abesti berriak eta, Beste Behin aurrerapen kantarekin batera, artistarentzako etapa helduago eta pertsonalago baten hasiera da.
Julen Aduriz produktore gaztearekin batera eta, oraingo honetan, Yeray Lizarazurekin lankidetzan, egoera zaila bizi izaten ari den pertsona baten istorioa transmititzen saiatzen da Bengo. Denbora luzez jasaten ari den zurrunbilo emozional baten ondorio da protagonistak orain duen egoera, eta badaki, lehenago edo beranduago, aurre egin beharko diola zurrunbilo horri.
Abestiaren generoari dagokionez, “hiri-generoaren” barruan sartzen da eta, hitzek egoera zail bat islatzen duten arren, nolabaiteko in crescendo bat da abestia: gitarra batzuekin eta erritmo apalarekin hasten da eta, pixkanaka, irekiz eta indarra hartuz doa, errepikan nabarmentzen amaitzen duen arte. Horrela, hitzak eta erritmoa batera doaz, guztiarekin hautsi nahi izatearen sentsazio hori sortzea lortzeko, errepika frenetiko batekin amaituz.
Adurizek (Ergobia) eta Lizarazuk ekoiztu dute abestia, Oiartzungo lokal txiki batean. Eñaut Gaztañagak nahastu eta masterizatu du “Ez da betiko”, Zestoako Gaztain Estudioan. Bideoklipa, berriz, Rita Gratacosek (Bartzelona) zuzendu eta editatu du, eta Orion eta Oiartzunen grabatu dute.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian