Kalerki jaialdiaren 31. edizioa uztailaren 4tik 6ra iritsiko da Zarautzera. Egun hauetan zehar, antzerkiak, dantzak, zirkuak eta beste hainbat diziplinek Zarauzko kaleak hartuko dituzte.
Orotara hamalau ikuskizun izango dira Zarauzko Kalerki jaialdiak iraungo duen hiru egunetan zehar. Euskal Herriko konpainiez gain, Kataluniatik eta Estatu frantses eta espainoletik, besteak beste, iritsitakoak ere izango dira bertan.
Urtero bezala, herriko gune desberdin askotan izango dira ikuskizun hauek: Frontoi Txikian, Villa Manuelan edota Munoan, esaterako. “Iazko esperientzia aberasgarriaren ondoren, Santa Klaran ere errepikatuko dugu eta baita Amalur parkean ere. Amaitzeko, Malekoian ere izango dugu emanaldi ikusgarri bat”, azaldu du Irune Urbieta Kultura zinegotziak.
Aurten ere sarean lan egiten jarraitu dutela adierazi du zinegotziak, “harremanetan gaude kaleko arteen beste jaialdiekin eta Karrikan eta Artekale plataformekin. Hain zuzen ere, Karrikan plataformarekin elkarlanean, DAB konpainiak Noeud dantza pieza aurkeztuko du Zarautzen”.
Hau izango da aurtengo Kalerkiko egitaraua:
Uztailaren 4an, osteguna.
Euskorleans – Kukai Dantza (Euskal Herria) – Ibiltaria. Hasiera udaletxean.
Wellcome & Sorry – Ganso y Cia. (Euskal Herria) – Santa Klara.
NOEUD – DAB Dantza (Euskal Herria) – Frontoi Txikia.
B.O.B.A.S – Jimena Cavalleti (Valentzia) – Amalur parkea.
Uztailaren 5ean, ostirala.
Los Mañas – Cia. Lucas Escobedo (Valentzia) – Ibiltaria. Hasiera Modelo Aretoan.
Check-out – Adrian Conde (Asturias) – Villa Manuela.
Ohlimpiadas – Cia. La Sincro (Galizia) – Frontoi Txikia.
Piti Peta Hofen Show – Compagnie LPM (Frantzia) – Santa Klara.
Uztailaren 6an, larunbata.
Birakolore – Zurrunka Teatro & La Semilla Voladora (Euskal Herria) – Ibiltaria. Hasiera Modelo Aretoan.
Gran Sonata – Cia. le Puant (Katalunia) – Villa Manuela.
Kasumay – Circo Los (Katalunia) – Frontoi Txikia.
Haurreskolari – Tio Teronen Semeak (Euskal Herria) – Malekoia (Dama).
En Tierra de Nadie – DA.TE Danza (Andaluzia) – Munoa.
Calacas – L´Estranya Cia. (Katalunia) – Ibiltaria. Hasiera Munoan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian