Erakusketa argazkiez eta ikus-entzunezko instalazioez osatuta dago, Gorka Urbizuren bakarkako lehen diskoaren sormen prozesua ilustratzeko. Bisita gidatuak ostegunean eta ostiralean izango dira arratsaldeko 17:30ean, Koldo Mitxelena Kulturunean.
Pasa den ekainean ireki zituen ateak Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora erakusketak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta hilaren 14an itxiko ditu. Aurretik, baina, bi bisita gidatu antolatu dituzte hilaren 11 eta 12rako, arratsaldeko 17:30ean.
Bisita gidatu hauek Ibai Arrieta del Pico argazkilariak eskainiko ditu, erakusketan ikusgai dauden argazkien egilea da gipuzkoarra. Jarduera doakoa izango bada ere, aldez aurretik izena eman beharko da photo@ibaiarrieta.com posta elektronikora idatziz, eguna eta bertaratuko diren lagunen izenak zehaztuz.
Janela erakusketa
Janela bat dugu Gorka Urbizu musikariaren Hasiera bat diskoaren kantetako bat, orain, erakusketa ere bilakatu dena. Musikari nafarrarentzat bere lehen bakarkako diskoaren osagarria da erakusketa hau, “leiho txiki bat da Hasiera bat diskoaren sortze eta garatze prozesura gerturatzeko, batez ere, Ibai Arrieta argazkilariaren begietatik eta Alex Cabeza Trigg zinemagilearen instalazio bideografikoen bitartez. Horretaz gain, bira hasi eta lehen zuzenekoetako argazkiak ere badaude bertan”.
Urbizuk Berri Txarrak eta beste hainbat proiektutan oso aktibo ibili ondoren (Peiremans, Katamalo…), horretaz guztiaz askatzeko beharra sentitu zuen duela lau urte. Gelditzeko unea zela pentsatu zuen eta denbora tarte horretan itzalean egon ondoren, plazaratu du disko berria, sorkuntza prozesu berezi baten ostean. Izan ere, Lleida inguruko 1904ko antzoki zahar bat aukeratu zuen amaitu gabe eraman zituen abestiei forma emateko eta diskoa grabatzeko.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian