Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.
Sailkapen fase bizi baten ostean, bertan da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 48 bertsolari ariko dira kantuan edizio honetan. Hala, Urretxun hasi eta Donostiako finalera arte hamasei jokatuko dira. Txapelketan kantuan ariko diren bertsolarietatik 34 bertsolarik udaberrian jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean eskuratu zuten txapelketarako txartela. Gainontzeko hamalauak bertsolariek duela bost urteko txapelketan eskuratu zuten txartela. Horiez gain, hamasei gai-jartzaile eta hamabost epaile eta laguntzaile ugari izango dira txapelketan lanean.
Guztira, beraz, hamasei 16 saiok osatuko dute txapelketa, hiru fasek eta finalak: zazpi final-zortziren, bost final-laurden, hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira. Lehen saioa Urretxun izango da, Labeaga aretoan.
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakari Asier Azpirozen iritziz, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearentzat txapelketa antolatzea lan handia izaten da, baina bost urtean txapelketan aritzeko aukerarik izan ez duten bertsolari asko dago, batez ere belaunaldi gazteak. Azaldu duenez, “ikusten genuen txapelketa indartsu bat egin behar genuela aurten eta horregatik egin dugu sailkapen fasea bi itzulitara, besteak beste. Plazan gutxi gehiago dabilen generazio gazte hori txapelketa moduko erakusleiho handi baten parte hartzeko irrikaz dago eta bertsozalea ere txapelketa egarriz dagoela esango nuke”.
Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian