Deialdi honen bidez formatu txikiko antzezlanak ekoizten lagundu nahi da. Euskal Herri osoko antzerki munduko sortzaileei, aktoreei eta taldeei zuzenduta dago lehiaketa. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.
Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean euskarazko kultura-sorkuntzak berebiziko garrantzia du. Ildo horretatik, Euskal Herri osoko antzerki munduko sortzaile, aktore eta taldeak egitasmo honen xede bihurtuko dira Taulara mikroantzerkien lehiaketaren bidez. “Kulturguneak antzezlanak ekoizten lagundu nahi du, baita Izaskun Arrue Kulturgunearen programazioaren barruan hautatutako proiektuen emanaldiak antolatu. Hala, trebakuntzaz eta hedapenaz haratago, tartean diren sorkuntza eta ekoizpen atalak ere jorratu nahi dira ekimen honen bitartez, eta horrela kultur katea bere osotasunean burutu”.
Deialdi honen bidez formatu txikiko antzezlanak ekoizten lagundu nahi da. Bi kategoria izango ditu: batetik, jatorrizko gidoi onena sarituko da (1.500 euro), eta bestetik, jatorrizkoak ez diren eta 2022tik hona sortutako gainerako lanetatik bik jasoko dute saria (750 euroko bi sari). Bigarren kategorian, publikoaren saria ere egongo da (500 euro). Deialdia Euskal Herri osoko antzerki munduko sortzaileei, aktoreei eta taldeei zuzenduta dago. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.
Deialdi honek, Egin Leku musikari hasiberrientzako deialdiarekin batera, Oihaneder Euskararen Etxean du abiapuntua eta IAKn ere jarraipena eman nahi izan diote.
Taulara deialdian parte hartzeko oinarriak, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian