Lehenengo egunean Añube, Maruxak, Ezkutu, Naxker, Leopardo eta Bide Bakarra taldeak igoko dira oholtza gainera eta larunbatean The Clayton, The Dilingers, Neskatasuna, Opcio K95, Ahuntzak, Chuleria Joder eta Inguma. Ez Dago Hilda eszena autogestionatua sustatzeko kolektiboak lortzen duen dirua eszenarako lokal autogestionatu bat eraikitzeko izango dela iragarri du.
Ez dago Hilda (EDH) jaialdiaren laugarren edizioa urriaren 25ean eta 26an izango da Iruñeko Trinitarios aparkalekuan, Biurdana ikastetxearen parean. Halaxe iragarri du Ez Dago Hilda eszena autogestionatua sustatzeko kolektiboak sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean. “Hainbeste tirabira eta leku aldaketen ondoren, oraingoan Iruñean izanen da”.
Jaialdian bildutako dirua EDH kolektiboaren eszena autogestionatuaren beharrak aseko dituen lokal bat finantzatzeko erabiliko dute. “Taldeek entseatzeko eta kontzertuak antolatzeko aukera izango dute”, azaldu dute antolatzaileek.
Lehenengo egunean Añube, Maruxak, Ezkutu, Naxker, Leopardo eta Bide Bakarra taldeak igoko dira oholtza gainera eta larunbatean The Clayton, The Dilingers, Neskatasuna, Opcio K95, Ahuntzak, Chuleria Joder eta Inguma. Ateak arratsaldeko 17:00etan irekiko dituzte bai ostiralean eta bai larunbatean.
Sarrerak eta bonuak salgai
Sarrerak Aitzina, Ezpela eta Herriko Tabernan jarri dituzte salgai eta online, hemen. Bi eguneko bonua 26 euroan eskuratu ahal izango da eta egun bakarrerako sarrera 15 euroan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian