Irundarrak La Cigale aretoan eskainiko duen zuzenekoan izango da hiruko donostiarra, 2025eko martxoaren 21ean.
Denbora da Merina Gris talde donostiarrak Euskal Herriko mugak zeharkatu zituela. Orain, berriro egingo du, baina kasu honetan, Fermin Muguruzak Pariseko Le Cigale aretoan eskainiko duen gaualdian. Musikari donostiarrak irundarraren kontzertua baino lehen igoko dira oholtzara.
Izan ere, Muguruzak mundu mailako bira iragarri du, hamaika urte taula zapaldu gabe egon ondoren. Abenduan Kortaturen 40. urteurrena ospatzeko kontzertuarekin hasi, eta 2025. urtean zehar munduko txoko ezberdinetan izango da ospakizun honekin ibilbide osoari errepaso bat egiteko. Pariseko gaualdia 2025eko martxoaren 21ean izango da eta bertan izango da ere hiruko donostiarra.
Dani Grandes kazetariak Primavera Sound jaialdiko kontzertuari buruz adierazi zuen bezala, noizbait Merina Grisen kontzerturen batean izan denak badaki zuzeneko benetan ikusgarria duela, “Norbait Forum-ean kortozirkuito bat egiteko gai izan bazitekeen, hori Merina Gris izan zen zalantzarik gabe (…) Inor ez da Merina bezala ari. Agian horregatik, bere performanceak erraietako zintzotasun bat islatzen du, euforia moduan lehertzen den amorru bat, oraindik kafea eskuan zuen publiko bat leuntzeko gai izan zena. Biolentzia eta samurtasuna eskutik doaz bibrazio, oihu eta sintetizadoreen akelarre honetan”.
Behin, Zerua orain lehen diskoaren zikloa itxita, bigarrenaren hasiera markatu duten hainbat abesti argitaratu ditu taldeak, eta datozen hilabeteetan ere berri gehiago iragarriko dituztela nabarmendu dute taldekideek.
Pariseko kontzerturako sarrerak https://www.muguruzafm.eus/ webgunean daude salgai.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian