Musikariak disko berriko hiru kanta plazaratu zituen uda aurretik: Basan, Gerorik balego, eta Eguzki printzak. Gaur, berriz, laugarrena aurkeztu du Zerbaiten zain izenpean. Abesti honetarako Izaroren laguntza izan du donostiarrak.
Zintzilik (2018) eta Aho uhal (2021) lan luzeak kaleratu ondoren, Olatz Salvadorrek Zainak eman hirugarren diskoa aurkeztuko du gaur Bilbon. Hamar kantuz osatuta, album berriaren abiapuntua fedea izateko beharra da, “dena likidoa eta eferbeszentea dirudienean, zerbaitetan konfiantza izateko beharra”, azaldu du. “Nork bere buruari eusteko zerbait bilatzea, harago joateko. Zarataren artean argia edo espiritualtasuna bilatzea dela esan daiteke”.
Musikari donostiarrak estetikoki, zuzentasunarekiko eta atseginarekiko haustura bilatu nahi izan du oraingoan. Gehiago arriskatzea bilatu du, zarata eta oihuari lekua eginez eta hainbat efektu erabiliz: saturazioak, detune, fuzz delays, autotune, male/female… Diskoan zehar erritmo desberdinekin jolasten du, eta dantza askatzaileentzako lekua ere badago. Joera, itxuraz, minimalista puntu bat duten abestiak egitea ere bilatu du Salvadorrek, eta ahotsekin, geruzekin eta efektuekin asko jolastea.
Kanten hitzei garrantzi berezia ematen die musikariak. Berak idazten ditu gehienak eta hauekin konforme egotea kostatzen zaiola aitortu du. Hala, oraingoan, Itziar Ugarte (Han topatzen dutena) edota Oihana Arana eta Leire Vargas (Basan) idazle eta bertsolariengana jo du laguntza eske.
Salvadorrek disko berriko hiru kanta plazaratu zituen uda aurretik: Basan, Gerorik balego, eta Eguzki printzak. Gaur, berriz, laugarrena aurkeztu du Zerbaiten zain izenpean. Abesti honetarako Izaro Andresen laguntza izan du donostiarrak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian