Kantu honetarako, Xiberoots talde zuberotarrarekin eta Rocky Dawuni, Grammy sarietan hiru aldiz izendatutako Ghanako afro roots abeslariarekin elkartu da taldea. Esne Beltzaren berezko esentzia mantenduz, single hau herriaren aldeko eta herriarentzako kantua da.
Esne Beltza taldeak 2025eko otsailean igoko da azkenengoz oholtzara. Joan aurretik, baina, hainbat ezusteko emateko dituela jakinarazi dute taldekideek. Horietako bat dugu Altxa eskua kantuaren bideoklip berria.
Abesti honetarako Xiberoots talde zuberotarrarekin eta Rocky Dawuni, Grammy sarietan hiru aldiz izendatutako Ghanako afro roots abeslariarekin, elkartu da taldea. Esne Beltzaren berezko esentzia mantenduz, single hau herriaren aldeko eta herriarentzako kantua da, “Altxa Eskua kultura-aniztasun eztanda bat da”, diote.
Bideoklipa Esne Beltzak agur-bira honetan bizi izan duenaren isla da. Bira honek Euskal Herriko plaza ugari zeharkatu ditu eta zenbait jaialdi esanguratsuetatik igaro da, Japoniako Fuji Rock, besteak beste. Altxa Eskua, Beraz, Esne Beltzaren agurraren aurrerapen txiki bat da, otsailaren 1ean Miribillan ospatuko dena eta sold out kartela eskegitzear dagoena. “Altxa Eskua abestiarekin Miribillan otsailean biziko dugunaren zatitxo bat dasta dezakegu, izan ere, bideoklipean bezala, Kimua Dantza Konpainia, Xiberoots taldea eta beste zenbait lagun izango ditugu ondoan, Fermin Muguruza, La Pegatina, El Canijo de Jerez edota Chambao, besteak beste.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian