Egitaraua bihar, urriak 4, hasiko da, Gentzane Martinez de Osabak eta Alexander Garcia de Vicuñak zuzendutako Señales de vida: Nestor Basterretxea dokumentalaren emanaldiarekin.77 minutu irauten duen lan luze honek artistaren bizitza eta lana aztertzen du.
Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Zinemaldiak Nestor Basterretxea artista polifazetikoa (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) omendu nahi dute bere jaiotzaren mendeurrenaren harira. Horretarako, proiekzio-ziklo berezi bat antolatu dute hil honetarako.
Omenaldiak Basterretxeak euskal kultura eta arte garaikiderako izan zuen garrantzia eta bere legatua nabarmentzea du xede. “Zinemagilea ez ezik, Basterretxea bikaintasun paregabez pintura, eskultura, diseinua eta ilustrazioa landu zituen diziplina anitzeko artista bezala eta euskal kulturaren defendatzaile sutsu gisa oroitu nahi dute proiekzio hauek”, azaldu dute antolatzaileek.
Egitaraua bihar, urriak 4, hasiko da, Gentzane Martinez de Osabak eta Alexander Garcia de Vicuñak zuzendutako Señales de vida: Nestor Basterretxea dokumentalaren emanaldiarekin.77 minutu irauten duen lan luze honek artistaren bizitza eta lana aztertzen du.
Urriaren 5ean, Basterretxeak berak egin zituen zenbait film labur emateko saio bat antolatuko du Tabakalerak: bere lan zinematografikoaren funtsezko lagin bat. Proiekzioaren aurretik, artistaren artxiboa ikertu duten Elias Querejeta Zine Eskolako (EQZE) Andoni Imaz eta Matias Fajn ikasleek aurkezpena egingo dute.
Film laburrak
Alquezar. Retablo de Pasión (1966) – 12 minutu, Fernando Larruquertekin batera egina. Huescako Alquezar herri txikiaren arte- eta arkitektura-aberastasuna esploratzen du dokumentalak: herria “pasiozko erretaula” bilakatzen da zinemagileen eskuetan.
Pelotari (1964) – 12 minutu, Fernando Larruquertekin batera egina. Euskal pilotari eginiko omenaldi bat da: pilotaren dimentsio fisikoa esploratzeaz gain, euskal kulturan duen pisu sinbolikoa ere aztertzen du.
Operación H (1963) – 12 minutu. Fikzio esperimentaleko lan honetan, ahalmen sortzailea eta misterio eta intrigako testuinguru batean narrazio bisualarekin jokatzeko bere gaitasuna agerian utzi zituen Basterretxeak.
Sin título– 5 minutu. Film enigmatiko eta labur honek irudi abstraktu eta iradokitzaileen bitartez emozioak transmititzeko Basterretxeak zuen gaitasuna agerian uzten du.
Bi saioak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Tabakalerako zinema aretoan. Sarrerak eskuragai daude dagoeneko, webgunean eta zentroaren Informazio Puntuan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian