Topaketak kulturgile eta programatzaileen artean sinergiak sortzea du helburu.
Seigarren urtez Durangoko Azokak DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatuko du. Aurten egitasmo hau azaroaren 26an eta 27an antolatuko da Durangoko bi espaziotan: Bizenta Mogel bibliotekan eta Plateruenan. Bertan parte hartzeko inskripzioa martxan dago www.durangokoazoka.eus webgunean; sortzaileek urriaren 8tik 18ra arteko epea izango dute, eta programatzaileek azaroaren 11ra artekoa.
DA! PRO topaketan, sortzaileek euren lanak erakutsi ahalko dituzte sektoreko programatzaileen, teknikarien eta bestelako profesionalen aurrean. Aurkezpenak euskaraz izango dira. Azaroaren 26an, familia ikuskizunen proposamenak plazaratuko dituzte Bizenta Mogel udal bibliotekan; biblioteka bera eta Berbaro euskara elkartea ekintza horren laguntzaile dira. Hilaren 27an, berriz, musikarien txanda izango da, Musika Bulegoarekin batera antolaturiko ekimenean, eta kasu honetan Plateruena kultur aterpean.
Topaketaren bidez, bi asmo hauspotu gura dituzte antolatzaileek: kulturgileen lana Euskal Herrian zehar hedatzea eta kultur areto eta jaialdien programazioa euskarazko ekitaldiekin elikatzea.
Bestalde, antolatzaileek nabarmendu dutenez, “topaketan izena emango duten sortzaileen proposamenak katalogo banatan -musika eta familia ikuskizunak- jasoko dira. Katalogo hori teknikarien eta programatzaileen eskura ipiniko da, kontratazioak egiteko erabilgarri izan dezaten”.
Durangoko Azokak babesle eta laguntzaileekin batera antolatzen duen topaketa mamitsua eta aberatsa izan ohi dela dio antolakuntzak. Iazko edizioan, esate baterako, jardunaldi bakoitzean hamabi proposamen aurkeztu zituzten sortzaileek.
MusikaGaz Fest jaialdirako atea
Musikarien kasuan, hautaketa prozesu zuzen baterako atea ere izango da azaroaren 27ko topaketa. Izan ere, Zornotzako Udalak DA! PRO ekimeneko partaideen artean aukeratuko ditu MusikaGaz Fest jaialdirako musika taldeak. 2025eko urtarrilaren 25erako iragarrita dago kontzertu hori, Zornotzan bertan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian