Abestiak betirako ondoan izango zenuela uste zenuen norbait galtzeari buruz hitz egiten du.
Esti Markez Aiako abeslariak datorren urriaren 18an argitaratuko du Atenporal izeneko diskoa eta lan honen aurrerapen kantu gisa Ondoan ez izatea izenekoa aurkeztu du gaur. Abestiak betirako ondoan izango zenuela uste zenuen norbait galtzeari buruz hitz egiten du.
Josu Ervitik ekoiztu du Ondoan ez izatea, eta Ianire Aranzaberen (Esanezin) kolaborazioa izan du. Aiora Poncek zuzendu eta editatu du bideoklipa.
Bestelako lanekin alderatu badu ere, ezin da Esti Markezen ibilbide profesionala azaldu musikari eskainitako bidea kontuan hartu gabe. 2013an, estreinakoz, bere aita Mikel Markezen Indar bat dabil hor diskoan parte hartu zuen Markeztarren artea erraietan daramala argi geratu zen lehen lan horretan eta 2019an, zuzenean grabatutako Biribilean izenekoan biko gisa aritu ziren berriz ere. 2020ko itxialdian, etxean igarotako ordu haiek zukutu eta sorkuntzaren bidean barneratu zen. Markezek kantuak sortzeari ekin zion eta Azal Berritzen (Autoekoizpena, 2020) izeneko diskoa kaleratu zuen aitarekin erdibana. 2022an, Hitzekin Jolasean bere bakarkako lehenengo diskoa kaleratu zuen, Eñaut Elorrieta, Mikel Markez eta Garazi Esnaola musikariekin lagunduta, besteak beste.
2024ko udazkenean kaleratuko du bere bigarren diskoa, Atenporal izenpean. Azken urteetan zehar, 2020tik 2024ra 55 kontzertu eman ditu Euskal Herrian zehar eta hiru Kalifornian, Bakersfield-en.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian