Urte osoan baserriko prentsaketa zuzenean ikusteko aukera bakarra izaten ohi da Ezkio-Itsasoko museokoa. Egitarauak, gainera, kirikoketa erakustaldiak edota bisita antzeztuak ere jasotzen ditu.
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea antolatu du urriaren 9tik 19ra bitartean. Honetan, hilabete batzuen buruan hartzitu eta sagardo bihurtuko den sagarraren prentsaketa eta zukuaren elaborazioa zuzenean ikusi ahal izango da, dolarea martxan dagoela.
Prentsaketaz gain, egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek: antzerkiak, kirikoketa erakustaldiak edota erakusketekin.
Ezkioko museoak iraunkortasunarekin duen konpromisoari jarraiki, aste horretan prentsatuko duten sagar guztia Igartubeiti ingurukoa izango da.
Goizane Alvarez Kulturako diputatuak adierazi duenez, “Igartubeitiko Sagardo Astea gure kulturaren eta tradizioen isla bizia da, gure iraganarekin konektatzeko eta definitzen gaituzten sustraiak hobeto ulertzeko aukera polita”.
Prentsaketak erritmoarekin eta erakusketak
Urriaren 12, 13 eta 19ko sagar jotzetan kirikoketa talde bat izango da. Kirikoketa, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua da. “Sagar joaleak” Juan Mari Beltran euskal herriko musikaren ikertzaile eta eragileak eskainitako lantegi batzuetan sortutako taldeko partaide dira.
Hala, Sagardo Asteak Igartubeiti baserrian bizi izandako pertsonaien bitartez, baserria ezagutzeko aukera eskaintzen du. Urriaren 12an, 13an eta 19an, 11:15etik aurrera, antzezpenak izango dira, Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak eta Amaia Ruiz de Galarreta aktore tolosarrak Kortaberria familia XVII. mende hasieran baserrian bizi izandakoa antzeztuko du.
Bestalde, sagarra jarduera honetako protagonista izango da eta Igartubeitiko sagarrondoetako sagar mota ezberdinen erakusketa ere izango da.
Egun hauetan Igartubeitira hurbiltzen diren pertsonek, euskal kultura eta sukaldaritzaren jatorria eta berezitasuna ezagutzeko aukera ere izango dute, Mundua 4 zaporetan margotuta erakusketaren bidez.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian