Aiako musikariarentzat Zuretzat da diskoko abestirik bereziena, bere amonari eskaini baitio.
Esti Markez abeslariak Ondoan ez izatea kantua aurkeztu zuen duela bi aste, disko berria izango zenaren aurrerapen gisa. Orain, lan berri horrek argia ikusi du Atenporal izenpean. Bederatzi abestiz osatuta, azkeneko urteetan bizi izan dituen istorioen hasiera eta amaieratan zeharreko ibilbidea egiten du diskoak.
Aukeratu gabe abestian, esaterako, aukeratu gabe gertatzen diren kasualitateez hitz egiten du, bizitza aldatzen duten ezusteko ederrez. Ondoan ez izatea singlearekin, pop abesti ederra dakarkigu Markezek, betirako ondoan izango zenuela uste zenuen norbait galtzeari buruz hitz egiten du honetan. Ianire Aranzabe (Esanezin) abeslari eta adiskidearen kolaborazioa izan du.
Urtaroz urtaro abestian, berriz, emozioez hitz egiten du, baina urtaro bakoitzari lotutako emozioez. Minak abestian Sonakay taldearekin aritu da, inguratzen gaituen jende toxikoa urruntzeaz hitz egiten duen runba bat da.
Markezentzak Zuretzat da diskoko abestirik bereziena, bere amonari eskaini baitio. Iritsi zara berriz abestiak, bestalde, ustez joan den baina beti inguruan dabilen pertsona mota hori erretratatzen du. Maitasun libreari eskainitako abestia da Desegin, eta Orain eta hemen abestiak bi pertsonak, gau bero batean, taberna batean duten affairea kontatzen du.
Josu Ervitik eta Iker Laurobak ekoiztu dute Atenporal diskoa, Erviti Studio eta Melodi Estudioan, hurrenez hurren.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian