Abesti berri honekin, bigarren diskoak bestelako doinuak izango dituela adierazi nahi du Pinatxok, helduagoak, moldaketa aberatsagoekin eta, besteak beste, Munford & Sonds eta Stromae bandetara hurbiltzen gaituzten erreferentzia anglosaxoi argiekin.
Janus Lester (Jokin Pinatxo) bigarren lan luzea izango denaren aurrerapen kantarekin itzuli da: Minutuak. Errepideko bidaia luzeetan, hausnartzeko leku aproposa izan ohi da atzeko eserlekua. Horixe gertatzen da Minutuak abestian ere. “Bidegurutzeek eragiten duten kezkak eta hartu gabeko erabakien zamak iheslari bihurtzen gaituzte, baina ez dago aurrera jarraitu baino beste biderik. Ihesean ari garen bitartean, minutuek ez dute segundo bat bera ere galtzen”, azaldu du Pinatxok.
Abesti honekin, bere bigarren diskoak bestelako doinuak izango dituela adierazi nahi du Pinatxok, helduagoak, moldaketa aberatsagoekin eta, besteak beste, Munford & Sonds eta Stromae bandetara hurbiltzen gaituzten erreferentzia anglosaxoi argiekin. Lore izenpean, azaroaren 22an ikusiko du argia bigarren lanak.
Minutuak Pinatxok berak, Garazi Esnaolak eta Eñaut Gaztañagak ekoiztu dute, eta Zestoako Gaztain Estudioetan grabatu. Ane Berriotxoa, berriz, bideoklipa zuzentzeaz arduratu da.
Musikariz inguratuta
Janus Lesterrekin batera, Garazi Esnaolak (teklatua), Mattin Arbelaitzek (bateria), Julen Suarezek (tronpeta), Andoni Arriolak (tronboia), Julen Barandiaranek (baxua) eta Javier Echarrik (gitarra) osatzen dute taldea.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian