Garesko Zamariain Pilotalekuan jokatu zen larunbatean 2024ko Bardoen finala, ehun entzule baina gehiagoren aurrean. Baztango Baztanzopak, Bortzirietako Hor gu! eta Baztan-Bortzirietako Mutilatuak taldeak aritu ziren kantuan, giro ederrean.
Hogeita bi saioren ostean, larunbatean jokatu zen Bardoen, Nafarroako taldekako bertso egitasmoa, finala Garesko Zamariain pilotalekuan. Taula gainean, Baztango Baztanzopak, Bortzirietako Hor gu! eta Baztan-Bortzirietako Mutilatuak talde finalistak izan ziren lehian eta, denetara, hamaika bertsolari aritu ziren kantuan. Talde bakoitzeko kide banak gai-jartzaile lanak bete zituen.
Ariketa puntuagarri guztiak amaituta, eta aurtengo Bardoetan parte hartu zuten beste hainbat talde saritu ondoren, talde irabazlea jakiteko ordua heldu zen. Hala, publikoko bost lagunen eta Bardoetan parte hartu zuten talde bakoitzeko kide banaren puntuak zenbatuta, Bortzirietako Hor gu! taldea izendatu zuten 2024ko Bardoetako txapeldun. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko, Nafarroako Bertsozale Elkarteko eta 2024ko Bardoak egitasmoko lantaldeko hainbat ordezkarik banatu zituzten sariak. Euskal produktuekin osatutako saski eder bana eta Bardoetako zapia eskuratu zuten hiru talde finalistek. Horrez, gain, irabazleak Scape Room bat egiteko txartela jaso zuen.
Sari banaketaren ostean, bertsolari guztien azkeneko agurrarekin amaitu zen saioa, eta, hala, bertso-poteoari eta sagardotegi afariari bide eman zieten.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian