Best Getxok, Getxoko Emakume Sortzaileen Topaketak, aukera ematen digu udalerriko emakume sortzaileen unibertsora hurbiltzeko. Izaro Ieregi, Olatz Ganboa, Mariasun Yanguas, Maite Mentxaka, Itxaso Diaz eta Itxaso Paya dira aurtengo artista gonbidatuak.
Zelako Kultur Ideiak kooperatibak Best Getxo, Getxoko Emakume Sortzaileen Topaketa, antolatu du datorren azaroaren 9rako, Algortako Muxikebarrin. Antolatzaileen esanetan, ekimenaren helburuak dira “kulturaren sektorean genero berdintasuna sustatzea eta Getxoko emakume artista eta sortzaileen talentua eta sormena agerian jartzea.
Hala, arte diziplina guztietako emakume sortzaileak bilduko dira topaketa honetan, “elkar ezagutu, esperientziak eta ezagutzak elkarbanatu eta euren arteko sinergiak ahalbidetzeko asmoz”. Oraingo honetarako gonbidatuak honakoak dira: Izaro Ieregi artista bisuala, Olatz Ganboa aktorea, Mariasun Yanguas zuzendari korala, Maite Mentxaka diseinatzailea, Itxaso Diaz zinegile eta LAN jaialdiko zuzendaria eta Itxaso Paya aktore eta sortzailea.
Bestalde, Jone Gonzalez diseinatzaile algortarra izan da Getxo Best topaketaren kartela eta komunikazio euskarrien egilea. Getxoko hiru emakume sortzaileren irudiarekin osatutako seriea egin du Gonzalezek: Irati Elorrieta idazlea; Garbi Losada antzerki zuzendari, idazle eta aktorea, eta Ana Bejarano Mocedades musika taldeko abeslari-ohia.
Topaketarako sarrera librea izango da edukiera bete arte eta haurrentzako zaintza zerbitzua eta aldibereko itzulpen zerbitzua eskuragarri egongo dira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian