Liburuaren aurkezpena ostegunean izango da. Hurrengo egunean, azaroak 15, berriz, izen bereko erakusketaren irekiera izango da iluntzeko 19:00etan, Okendo Kultur Etxeko areto zaharrean. Bertan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleek txalaparta joko dute.
Anne Rearick artistaren Gure bazterrak argazki-liburua aurkeztuko dute ostegunean Donostian. Lan honetan, Rearickek 35 urteetan zehar Euskal Herrian eginiko argazkiak biltzen dira.
1990ean, Anne Rearickek Estatu Batuetako ekialdeko kostaldea utzi eta urtebete eman zuen Ipar Euskal Herriko eguneroko bizitzari argazkiak ateratzen. Bertan, denbora gelditu egin dela ematen du. Horregatik, benetakotasun eta garbitasun uneak harrapatu nahi izan zituen argazkilariak.
Argazki-liburuarekin batera, Rearickek izen bereko erakusketa irekiko du ostiralean, hilak 15, Okendoko Kultur Etxeko erakusketa areto zaharrean. Miarritzeko Mediatekarekin batera antolatutako erakusketa honen irekiera ekitaldian, zuzeneko musika ere entzuteko aukera izango da Donostiako Musika eta Dantza eskolaren eskutik.
Anne Rearick, biografia
Idahon sortu zen, Caldwell hirian. Gloucesterren bizi da gaur egun, Ameriketako Estatu Batuetan. Argazkilaritza dokumentalaren tradizio handian sartzen da Rearicken lana. Epe luzera lan egiten du, jendearekin eta lekuekin harremanak sakonduz, denborarekin. Argazkitan agertzen direnen eguneroko bizia du oinarri.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian