Homosexuala izateagatik lehenik kontzentrazio-esparru batean, eta, ondoren, kartzelan sartu zuten gizon baten istorioa kontatzen du obrak, Hitlerren Europan eta Francoren Espainian.
Gaur, azaroak 21, Lohi gorria antzezlanaren estreinaldia izango da 19:30ean, Jesus Ibañez de Matauco antzokian. Obra Javier Liñeraren gaztelaniazko testu batean dago oinarrituta eta Aitor Perez Colladok eman dio bizitza Ékoma Teatro konpainiaren eskutik.
Antzezlana protagonistaren bizitzaren bitartez eta bere osaba homosexualaren bizitzaren bitartez egindako bidaia da. “Nolabait esanda, istorio bat beste istorio baten barruan jasotzen du”, zehaztu du lantaldeak. “Bi pertsonaiaren eta haien bizipenen arteko bidaia da, negarraren eta barrearen artekoa, amorruaren eta adiskidetzearen artekoa, kabaretaren eta dramaren artekoa, beldurraren eta pozaren artekoa, krudelkeriaren eta maitasunaren artekoa. Sentsibilitatez eta goxotasunez beteriko ibilbide delikatua da”, definitu du konpainiak.
Homosexuala izateagatik lehenik kontzentrazio-esparru batean eta ondoren kartzelan sartu zuten gizon baten istorioa kontatzen da, Hitlerren Europan eta Francoren Espainian.
Gaztelaniazko ‘Barro rojo’ obran du jatorria Lohi gorria-k. eta Max Sarietarako izendatu zuten Egile Berri Onenaren Sariaren kategorian. Gainera, 2016ko Indifest jaialdiko Ikuskizun Onenaren Saria eta 2016ko Urrezko Hiruki Saria jaso zituen (Ehgam).
Ékoma teatro
Konpainia 2004an sortu zen eta ondutako ia obra guztiak Gasteizko agertokietan taularatu dituzte: Antonia eta Tendríamos que haber empezado de otra manera, dira horietako batzuke.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian