Folk doinua da nagusi lan berria osatzen duten hamar kantuetan. Euskara, adiskidetasuna, libertatea, migranteen egoera latza… Nafarroa Behereko musikariak hainbat gai jorratu ditu, azken urteetako gertakarien inguruan hausnartzeko gonbita luzatuz.
Sei urte diskorik atera gabe egon ondoren, Mattin Lerissa kantariak hirugarren lana kaleratu du Mundu zabalerako izenpean. Hamar kantuz osatuta dator bilduma eta gehienak behorlegitarrak berak musikatu ditu. Aldi berean, Aguxtin Alkhat, Mixel Ducau, Jojo eta Ramuntxo, Manex Pagola eta Robert Charlebois-en doinuak ere berriz hartu ditu.
Gainera, Mixel Ducau (gitarra, ukelelea, perkusioak, txirula, saxofoia) Iñaki Dieguez (eskusoinua) eta Txomin Duhalde (bateria) musikariak lagun izan ditu proiektu honetan.
Mattin Lerissak hainbat idazleren testuak ere erabili ditu kantuak ontzeko. Horien artean daude, Aguxtin Alkhat, Manex Pagola, Itxaro Borda, Manex Erdozaintzi Etxart, Pantzo Hirigarai, Daniel Landart eta Jean-Louis Davant. Hain zuzen, Manex Erdozaintzi Etxarten kantu batek eman dio izena disko berriari.
Euskara, adiskidetasuna, libertatea, migranteen egoera latza… Nafarroa Behereko musikariak hainbat gai jorratu ditu abestietan, azken urteetako gertakarien inguruan hausnartzeko gonbita luzatuz. Disko berria aurtengo Durangoko azokan (abenduaren 5etik 8ra bitartean) aurkeztuko du kantariak. Zuzenekoetarako, berriz, udaberrira arte itxaron behar izango dute zaleek.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian