Gazte Eztandak belaunaldien arteko transmisioa lantzea du helburu.
Abenduaren 6an Gazte Eztanda izango da aurten ere Durangoko Azokan. Gazteei eskainitako egitarau berezian, aurkezpenak, lehiaketa, kontzertuak eta ekintza askoz gehiago egongo dira egun osoan zehar. Horrela, goizetik gauera arte kulturarekin gozatzeko plan aparta izango dute gazteek. Antolatzaileen esanetan, belaunaldien arteko transmisioa lantzea da ekimenaren helburua, gazteak baitira kultura orain eta gerora biziko dutenak. Hartzea ematea da, eta euskal kulturari gazteek emango diote arnasa etorkizunean”.
Aurkezpenen egitarauan bereziki gazteen gustuko izan daitezkeen ekitaldiak programatu dira: Ane Berriotxoa eta Jone Arriolaren film emanaldiak; Nize, Xsakara eta Kai Nakairen musika aurkezpenak; Miren Amurizaren eta Garazi Albizuaren liburu aurkezpenak; LaburmetraDA film laburren maratoia… Egitarau osoa webgunean kontsulta daiteke.
Lehiaketa eta kontzertuak
Durangoko Azokaren guneetako ohiko ekitaldiez gainera, bestelako ekintza bi ere antolatu dira Gazte Eztanda egunerako. Eguerdiko 14:00etan, Egin EztanDA! lehiaketan parte hartu ahalko dute 15 eta 25 urte arteko gazteek, lauko taldetan. Lehiaketa Landako plazako karpan izango da, eta kultura gaiak ardatz dituen jolas formatuan garatuko da. Izena eman nahi duten gazteek egun berean 12:00etan izango dute aukera.
Gainera, azokak ateak 20:00etan itxiko dituen arren, Gazte Eztandak gauean ere jarraituko du. Izan ere, 22:00etarako kontzertua iragarri dute karpan bertan. Nekktar (Durangaldea) eta Naxker (Atarrabia) talde gazteak igoko dira oholtzara, eta ostean Xaukena Xaukeko (Zaldibar) musika jartzaileek girotuko dute gaua.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian