Euskal poparen eta italiarraren eraginak dira nagusi lan honetan. Marina Landak sortutako kanten esentziak hor jarraitzen duen arren, iaz kaleratutako Urdin diskotik hona eboluzioa sumatzen da: boskote formatua, pop klasikoagoa eta ahotsaren nahiz instrumentuen indarra.
Aria talde donostiarrak “Uhara” izeneko single berria aurkeztu du. “Uhara itsasontziek ur azalean uzten duten apar-arrasto zuria da”, azaldu dute taldekideek. “Lehenengo notekin gozotasuna transmitituz bare-bare dagoen itsasoan kokatzen gaitu kantak, baina aurrera egin ahala intentsitateak gora egitearekin batera azkar ulertu daiteke olatuak eta denboralea hurbil daudela. Izan ere, abestiak amaitu den harreman baten metafora egiten du: pertsona hori dagoeneko ez dago gurekin, baina bere arrastoak, uharak bezala, gugan jarraitzen du”, gaineratu dute.
Uhara boskotea prestatzen ari den bigarren lanaren aurrerapen kanta da. Musika estiloari dagokionez, euskal poparen eta italiarraren eraginak dira nagusi: Hala, Italiarekiko lotura horrek taldearen musikan jarraitzen du oraingoan ere. Oriol Flores arduratu da abestiaren ekoizpenaz, taldearen identitatea mantenduz, gozo eta erraz sartzen diren melodia horiek zainduta, baina haratago joanda soinu garbi, konpaktua eskaintzeko. Marina Landak sortutako kanten esentziak hor jarraitzen duen arren, 2023an kaleratutako Urdin diskotik hona eboluzioa sumatzen da: boskote formatua, pop klasikoagoa eta ahotsaren nahiz instrumentuen indarra.
Aria Donostian sortu zen 2023an. Taldearen atzean Marina Landa kantautorea dago, aspalditik abestiak idatzi eta konposatzeari esker bakarlari bezala ibili dena urteetan zehar. 2022an Iñaki Ortego (Lauroba) ezagutu eta elkarrekin proiektuari forma ematen hasi ziren. 2023an bertan, Ion Larrañaga bateria jotzailea (Azkoitiko eta Getariako bandak) eta Iñaki Olaskoaga gitarra jotzailea (Badmintones, Aphaxia) batu zitzaizkien. Azkenik, aurten Maialen Urretabizkaia baxu jotzailea (Alargun Beltzak) sartu da eta boskotea osatu dute taldea borobilduz.
Durangoko azoka
Uhara Durangoko Azokako musikaren plaza 046 standean aurkitu ahal izango dugu, bigarren lana iristen den bitartean. Taldeak DA Pro topaketetan parte hartu du aurten kanta berriarekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian