Mutrikuko laukoteak izen bereko agur bira ere aurkeztu du 2025erako.
Ta nora? da Delirium Tremens taldearen itzuleraren osteko bigarren diskoa eta azkena. “Honekin bagoaz berriz”, diote eta hortik dator lan berriaren izena ere. Zortzi abestik osatzen dute diskoa: “sei berri-berriak dira eta bi aurretik ere ezagunak diren eta azken hiru urte hauetako itzulera honetan, kontzertuetan hain ondo joan diren- bi klasikoren bertsioak: Batzuetan eta Sua”, azaldu dute.
Kafe usain hura abestiarekin egindako single-a eta bideoklip-a erakutsi dituzte lehenbizi. Honetan, Aiora Renteriak eta Joseba Poncek hartu dute parte. Zea Mayseko abeslariak Andoni Basterretxea taldekidearekin batera ikus dezakegu kantuan, Poncek, berriz, adimen-artifiziala erabiliz, bideo distopiko bat egin du.
Taldearen historia eta geroari begira jarrita, lehenbiziko kolpe hartan, 1987an sortu zen eta 1991ko azaroan bukatutzat eman zuten ibilbidea taldekideek. 30 urte isilunearen ostean, 2021eko abenduan taldeak bere itzulera iragarri zuen eta 2022an Hordago izeneko diskoa kaleratu zuten
Orain, disko berria argitaratu eta 2025eko azaro bukaeran “akabatuko dira gure Delirium guztiak”, adierazi dute. “Hori bai, ez aurretik zarata apur bat atera gabe, eta batez ere, gurekin izan zareten guztioi tokatzen den bezala eskertu gabe. Orain diskoa, eta urtarriletik aurrera despedida bira eta gero -berriz ere-… Bagoaz! … Ta nora? Bideak erakutsiko du”.
Bira berriaren aurreneko zuzenekoak iragarri dituzte jada: Azpeitian, Bilbon, Oñatin, Gasteizen, Donostian eta Atarrabian izango dira, urtarriletik martxora bitartean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian