Garai bateko emakume zinegilea da protagonista, zuri-beltzean eta kamera handi bat duela. Emakumeari burutik ateratzen zaizkio tentakulu antzeko batzuk, koloretsuak. Horiek ideiak errepresentatzen dituzte, eta ideia horiek jaialdiko izenaren letren artean zeharkatzen dira”.
Huhezinema 2025eko urtarrilaren 22tik 24ra bitartean egingo da, eta ikasle talde berri batek antolaturiko jaialdia izanik, iruditeria ezberdina izaten da urtero. Antolatzaileen esanetan, “ikusmina egon ohi da” eta, horregatik, kartela aurkeztu dute gaur.
Asko izan dira lantaldeak izan dituen ideiak kartela ontzeko, baita buruhausteak ere. Azkeneko bertsioa diseinatzen hasterako orduan, argi zeuzkaten hainbat ezaugarri: “estetika zaharra, zuri-beltza, argazki zahar bat, emakume zinegile bat, eta guztiaren gainetik joango zen kolore paleta koloretsua”. Hala, lanaren azken emaitza hainbat ikaskideren proposamenen fusioa izan da. “Garai bateko emakume zinegilea da protagonista, zuri-beltzean eta kamera handi bat duela. Emakumeari burutik ateratzen zaizkio tentakulu antzeko batzuk, koloretsuak. Horiek ideiak errepresentatzen dituzte, eta ideia horiek jaialdiko izenaren letren artean zeharkatzen dira”.
Beraz, taldeak garai bateko emakume zinegileari (baita egungoari ere) keinua egin nahi izan dio. Eta horrela, emakumeek zineman jasandako zailtasunak salatu eta figura hori presente eduki. Kolorerik gabeko garai horiek koloretsu bihurtu nahi izan dituzte ikaskideek, iragana oinarri izanik, oraina eta geroa proiektatzeko.
94 lan aurkeztu dira
Azaroaren 17an amaitu zen Huhezinema jaialdira lanak bidaltzeko epea, eta ondorengo hauek dira lanen ezaugarri nagusiak.
Lan guztien erdia baino gehiago Sail Ofizialean aurkeztu dira, guztira 49 lan. Horretaz gain, ikasleak ere animatu dira haien lanak eta proiektuak bidaltzera, lan guztien %21 Ikasleen Sailean aurkezturikoak izanik. Azkenik, asko izan dira jaso diren bideoklipak ere, hain zuzen 25 proiektu, guztietatik laurdena baino gehiago.
Aurtengo iruditeriaren abiapuntua ikusita, garrantzitsua zen jaialdian emakumeek egindako lanak jasotzea, eta horrela izan da. Aurkeztutako lan guztietatik %43 emakume zuzendariek eginikoak dira, eta %57 gizonezkoenak. Berri on gisa hartu du hau antolakuntzak, tradizionalki gizonez nagusitutako sektorea delako eta jaialdian emakumeek ere presentzia handia izango dutelako.
Mundukide, HAZI eta Berria sariak
Edizio berrirako hiru izango dira sari bereziak. Hau da, Sail Ofizialean, Ikasle Sailean eta Bideoklip Sailean emandako sariez gain, Mundukide (700 euro), HAZI (600 euro) eta Berria (350) sariak emango dira, elkarte kolaboratzaile hauek jarritako irizpideak eta baloreak hobekien ordezkatzen dituzten film laburrei. Sari hauek emateko, epaimahaiak ez du kontuan hartuko lana zer sailetan aurkezten den.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian