Bekari esker animaziozko telesail bat ekoitzi du taldeak, eta haurrei zuzendurikoa izanik, Saguganbaran egin dute estreinaldia. Gero, ikus-entzunezkoa Irudienean ere eman dute bigarren pase batean. Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz izeneko telesaila da.
Miren Bereziartua Lonbide, Ihintza Iriarte Apezetxea eta Uxue Bereziartua Lonbidek osatzen dute Marramiau. Hamar minutu inguruko sei kapitulu ditu telesailak, eta banaka zein jarraian ikus daitezke. Izenak ondo dion bezala, bi munduren arteko zubia eraiki dute telesailean: Ekai eta Nahi estralurtarrak ezagutuko ditu Izeik, urteetan itxita egon den argi-zubi bat irekiko baitute, bi planeten artean bidaiatzea ahalbidetzen duena.
Sorkuntza taldea gainerako egunetan ere presente egongo da Durangoko Azokan. Izan ere, Landako Guneko erakusmahai batean, euren lanean oinarrituriko laminak eta bestelako produktuak eskainiko dituzte. Telesailaren irudi batzuk ere erakutsiko dituzte pantaila bidez.
Aurtengo Sormen Beka
Iazkoa aurkeztuta, aurtengo Sormen Bekaren irabazlea ezagutzera emango da igandean, 11:30ean Museoan egingo den prentsaurrekoan. 60. Durangoko Azokan erakutsi ahal izateko esku-hartze artistiko bat izango da saritua.
Atzo Ikasle Goizarekin hasi zen 59. edizioa, eta ikasle olatu bat etorri zen Euskal Herritik Durangora. Ikastetxe ugaritako milaka ikasle batu ziren euskal kulturarekin gozatzera. Gaur, bigarren egunean, kulturaren transmisioa lantzen jarraitu da, Gazte Eztandaren hirugarren edizioarekin. Egunean zehar gazteei bideratutako makina bat ekintza egon dira egitarauan, eta gauez kontzertuak ere bai Landako plazako karpan: Naxker, Nekktar eta Xaukena Xauk taldeekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian