2025eko urriaren 4ean izango da zuzenekoa eta sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai www.muguruzafm.eus webgunean.
Kortatu taldeak 1.988ko urriaren 1ean egin zuen Azken Guda Dantza kontzertu gogoangarri hura Iruñean. Orain, Fermin Muguruzak Iruñeko Nafarroa Arenako oholtza gainean bere azken kontzertua emango duela iragarri du. Kasu honetan 2025eko urriaren 4an izango. Modu honetara agurtuko du bere 40 urteko ibilbidea ospatzeko antolatu duen nazioarteko bira.
Azken kontzertu honetarako sarrerak, bihar, abenduak 17, jarriko dira salgai, goizeko 9:00etatik aurrera, www.muguruzafm.eus webgunean. Hain justu, Muguruzaren nazioarteko bira Biarritzen, duela bost urte hil zen Iñigo Muguruzaren kontzertu-omenaldian, hasiko den egun berean jarriko dira sarrerak salgai. Horren harira, Muguruzak aurreratu du “sekulakoa” izango dela eszenatoki erraldoietatik egingo duen agurra. “Argi neukan nire azken kontzertua euskaldunon ‘Hiri Buruzagian’ egin nahi nuela, politikoki, emozionalki eta nortasun aldetik horrek duen pisuagatik ere. Mundua zeharkatuko duen birari ‘agur’ esateko modu polita izango da etxean bukatzea, hainbeste babestu nauten milaka zaleen aurrean”, adierazi du.
Muguruzaren kontzertuaren aurretik Hofe musikari iruindarrak joko du, Hofe x 4:40 proiektuarekin. Muguruzak eta Hofek harreman estua dute aspalditik. HOFE x 4:40 Igotz Mendez (Hofe) abeslariak eta Xabier Lafuente eta Marcos Galech (4:40) ekoizleek osatzen duten proiektua da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian