Oscar Sipanentzat izan da bigarren saria. Lan saridunak DK Irratiaren Ispilu Beltza irratsaio berezi batean ezagutzera emango dituzte gaur, abenduak 16.
Donostia Kulturak antolatutako Irratiaren Hamaika entzuteko! lehiaketara aurkeztutako lanen artean, Maider Uriarte Doiz kazetariaren Azken farozaina lana onena dela erabaki du epaimahaiak aho batez. “Pieza erakargarria eta orekatua da, erritmo onekoa, soinu-efektuak modu eraginkorrean erabiltzen dituena. Lantzen duen gaiarekiko interesa sortzeko informazioa egoki transmititzen du, eta aldi berean, primeran asmatzen du entzuleari teknologiaren hoztasuna errekurtso poetikoen bidez sentiarazten”.
Bigarren saria, berriz, Oscar Sipan Sanzentzat izan da, El jardín de las flores tristes izeneko lanagatik. Epaimahaikideek azpimarratu dute “gidoia originala eta bikaina” dela, eta inolako soinu-efekturik gabe ahotsa biluzik erabiltzeko ausardia izan duela, entzulea kontatzen den istorioan murgiltzeko erabateko gaitasuna lortuz.
DK Irratiaren Ispilu Beltza irratsaio berezia astelehenean, abenduaren 16an, 08:00etan hasiko da, FM107.4 sintonian eta irratia.donostiakultura.eus webgunean. Bertan, Hamaika entzuteko! IX. Irrati-piezen lehiaketako lan irabazleak entzuteaz gain, saridunekin elkarrizketak izango dira, eta baita lehiaketaren antolatzaile eta epaimahaikideekin solasaldiak ere. Halaber, 14:00etan eta 21:00etan saioaren errepikapena entzuteko aukera izango da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian