Itxaro Borda, Xabier Aierdi, Eider Rodriguez, Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Leire Vargas, Itziar Ituño eta Gorka Urbizu izango dira aurtengo gonbidatuak.
Urtarrilaren 28tik martxoaren 11ra, Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak Oraina kontakizun (III): “Lurralde deserosoak” jardunaldiak antolatu dituzte.
Jardunaldi hauetan, Itxaro Borda, Xabier Aierdi, Eider Rodriguez, Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Leire Vargas, Itziar Ituño eta Gorka Urbizu hizlari gonbidatuek gogoeta egin eta eztabaidatuko dute lau saiotan.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “hausnartu egin nahi dugu munduan zapaltzen dugun zoruaz. Lurralde deserosoetan barneratzera goaz. Deserosotasuna espazio bezala. Eta horretarako talaia edo helduleku bana proposatu diegu: hemengotasuna/hangotasuna; gorputza; hitza; eta (in)koherentziak”. Hizlariak hainbat gidarirekin jardungo direla zehaztu dute.
Zikloari hasiera emateko, urtarrilaren 28an, Itxaro Borda eta Xabier Aierdi izango dira Hemengotasuna/Hangotasunari buruz gogoeta egiten arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.
Otsailaren 11n, berriz, Edurne Azkaratek eta Leire Vargasek gorputza izango dute hizpide, 19:00etan, Biran.
Hirugarren jardunaldirako Kafe Antzokira bueltatu eta Eider Rodriguezek eta Amets Arangurenek hartuko dute hitza, arratsaldeko 19:00etan.
Azkenik, martxoaren 11n, Itziar Ituñok eta Gorka Urbizuk hartuko dute parte (In)Koherentziak ardatz hartuta. Biran izango da azken jardunaldi hau, 19:00etan.
Parte hartu nahi duenak aldez aurretik eman beharko du izena orainakontakizun@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Lau saioetarako matrikularen prezioa 30 eurokoa da (20 eurokoa langabeak eta ikasleak).
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian