Edizio honetako sortzaileek aurreko urteetan landutako arloak osatuko dituzte: dantza, Garazi Etxabururen eskutik; sorkuntza eszenikoaz hitz egiteko Olatz Gorrotxategi izango dugu; Aitziber Garmendia aktoreak umorearen sormenaz arituko da; eta, azkenik, Nerea Ibarzabal bertsolaria eta idazlea inprobisazioaz eta sormenaz arituko da.
Loraldiak, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa eta sorkuntza sustatzeko asmoz, Sormen Ola 2025 programaren hirugarren edizioa antolatu du. EHU bidaide izango du oraingoan eta izena emango duten ikasleek kredituak eskuratzeko aukera izango dute.
16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailer teoriko-praktikoak izango dira eta esperientziarik gabeko parte-hartzaileentzat ere izango dira. Sormenaren arlo ezberdinak landuko dituzte, arlo horietako sortzaile erreferenteen eskutik.
Lantegiak EHUko Bilboko Bizkaia Aretoan izango dira, hilean behin, larunbatetan, 9:30etik 15:00etara, urtarrila eta apirila bitartean eta matrikula www.loraldia.eus webgunearen bidez egin ahal izango da.
Egitarauari dagokionez, urtarrilaren 25ean Garazi Etxaburuk (euskal dantza tradizionalaren berrinterpretazio garaikidea lantzeko tailerra) hartuko du parte, otsailaren 22an Olatz Gorrotxategik (dokumentuetan oinarritutako sormen eszenikora hurbilketa, antzerkigilearen ikuspegi pertsonaletik abiatuta), martxoaren 22an Aitziber Garmendiak (drama eta umorea uztartuz, norbere gabeziak inspirazio iturri bihurtzeko tailerra) eta apirilaren 5ean Nerea Ibarzabalek (bertsolaritza eta literatura uztartuz, inprobisazioa eta sormen kolektiboa lantzeko gunea).
Ikasle kopurua mugatua izango da, gehienez 25 pertsonakoa.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian