Martxoaren 30era arte egongo da lanak bidaltzeko epea zabalik.
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 42. edizioaren lan originalak jasotzeko epea zabalik da. Ekimenak literatura sorkuntza sustatzea eta euskarazko egile garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutaraztea ditu helburu.
Hala, bi hizkuntza-modalitate ezarri dira, euskara eta gaztelania, biak ere 3.500 euroko sariarekin eta 1.750 euroko bi akzesitekin, ondoren argitaratzeaz gain.
Lehiaketa 18 urtetik gorako idazleei zuzenduta dago eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du hizkuntza-modalitate bakoitzean. Antolatzaileen esanetan, “ez da aukeratutako hizkuntzaz besteko itzulpenik onartuko, lan originalak izan beharko dira eta aurretik saritu gabeak. Gaia librea izango da, eta gehienez ere hamabost orrialde izango ditu (Times New Roman edo baliokidea, 12. gorputza), eta 1,5eko espazioarekin”.
Lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira www.bilbao.eus/concursoaresti webgunean edota www.bilbao.eus/arestilehiaketa helbidean. Honetan, gainera, lehiaketaren oinarriei buruzko informazio guztia kontsultatu ahal izango da.
Aurreko edizioetan egin duten moduan, modalitate bakoitzak literatura-arloko pertsona ezagunez osatutako epaimahaia izango du.
Iazko deialdian, Amagoia Mujika Telleriaren Azazkalak eta Cesar Anguianoren Nuevo camino hacia el mar lanak saritu zituzten, euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan, hurrenez hurren.
Euskarazko akzesitak Oskar Azkona Garcia (Trail running) eta Maitane Perez Argoterentzat (Lurrikarak) izan ziren.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian