Maria Goiricelayak idatzi eta zuzendu du zainketa aringarriak eta «heriotza ona» ardatz dituen obra. Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Patxo Telleria, Egoitz Sanchez eta Idoia Merodio dira agertokian ikusiko ditugun aktoreak.
La Dramatica Errante konpainiak Adiorik ez antzezlana estreinatuko du bihar, hilak 23, arratsaldeko 19.30ean, Bilboko Arriaga antzokian. Obrak zainketa aringarriak eta «heriotza ona» ditu ardatz. Maria Goiricelayak idatzi eta zuzendu ditu euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eta Patxo Telleria arduratu da obra euskarara egokitzeaz.
Antzezlanak Santi eta Ane Juaristi aita-alabek (Patxo Telleria eta Ane Pikaza) Europa osoko ibilbide zaharrenean, Donejakue Bidean, egingo duten bidaia kontatzen du. Lantaldeak azaldu duenez, “heriotzari buruz hausnartzea proposatzen diguten istorioen gurutzaketa bat da. Mundu hau minez utzi zuten pertsona guztiei aitortza egiten die eta bizitzaren azken etapa honetan laguntzen duten beste horiek guztiak besarkatzen ditu”.
Telleria eta Pikazaz gain, taula gainean Aitor Borobia, Egoitz Sanchez, Idoia Merodio eta Loli Astoreka aktoreak ikusiko ditugu.
La Dramatica Errante
Maria Goiricelayak eta Ane Pikazak osatzen dute La Dramatica Errante konpainia eta Adiorik ez laugarren obra dute. Zentro Dramatiko Nazionalaren Egonaldi Dramatikoen esparruan sortu zen antzezlana 2021ean. 2019tik 2021era —Estatu espainiarrean zainketa aringarrien legea onartzear zegoela eta, bi urte geroago, eutanasia arautu zenean— gizartean sortu ziren kezkak eta gogoetak islatzen ditu lanak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian